89
Itsas Behera
Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean bizi dira.
Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean.
Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira.
Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena. Jainko eta munstroen artean.
Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti.
Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik.
Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten.
Pez Limboren beste ikuskizun batzuk
Koxkak
Hiru piezadun puzzlea.
Daisy Crazy
Arauak betetzeaz potrotaraino dauden bi emakume.
Tripaki salda
Umore traidore ale bat.
Madame B
Umoretik haratago eta espirituatetik gertuago.
Homo Amabilis
Galzorian dagoen espezie bat.
Margarita Molotov
Umore eta hondamendiaren arteko koktela.